XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GAINAZAL-TENTSIOA URAREN KUTSADURA PARAMETROTZAT HARTUTA.

PASAIAKO PORTUKO URAREN ESTUDIOA

Ingurugiro eta Natur Zientzi Departamentua.

Zientzia Kimikotarako Fakultatea.

E.H.U. Donostia.

Ikerketa honetan gainazal-tentsioaren bidez Pasaiako portuan dagoen kutsadura determinatzen da.

Gainazal-tentsioa eta parametro kutsagarri batzuren arteko erlazioa ere aztertzen da.

Parametro kutsagarri horiek ondoko hauek dira: konduktibitatea, oxigeno disolbatua eta pH-a.

Konposatu organiko batzuk (detergenteak, hidrokarburoak...) ur naturalei botata, gainazal-tentsioa jaisterazteko eragin nabarmena dute.

Behakuntza honek uretan bizi diren izaki batzurentzat ondorio kaltegarriak izaten ditu; izan ere, gainazal-tentsioaren balioak 40 dina cm-1 baino txikiagoak baldin badira, hilgarriak dira espezie batzurentzat.

Bere balioa 40 eta 50 dina cm-1 tartean dagoenean, oso arriskutsutzat kontsidera dezakegu.

Analisatutako urak, Pasaiako portukoak eta Oiartzun ibaikoak izan dira.

Bailara honetan herri asko kokatzen da.

Beraz, hirietako ur-isurki ugari kontzentratzen da bertan.

Pasaiako portuak zenbait errekaren urak biltzen ditu, eta horien artean Oiartzun ibaia da garrantzitsuena.

Ikerketa hau egiteko hogeitalau laginketa-serie egin dira, serie bakoitza Oiartzun ibaiko bi puntuz eta Pasaiako portuko sei puntuz osatuta dagoelarik.

Emaitza analitikoak aztertuz, ondoko ondorio hauek atera dira: 1- Gainazal-tentsioaren batezbesteko balioek zera adierazten dute: espezie askorentzat Txingurri errekareri bokaleko urak oso arriskutsuak direla.